Aisia (Irun): Jam saioa
Kultura Zerbitzuak antolatuta, larunbatean (hilak 22), jam session egingo dute CBAn, 21:00etatik aurrera. Hitzordu horretan Ras Miguel, Josema Melin eta Jose Mitxelena ariko dira. Miguel gitarrarekin aritzeaz gain, ahotsa ere izango da; Melin bateria izango da, eta Mitxelena, azkenik, baxua.
Emanaldira joan nahi dutenek udalaren webgunean, Luis Mariano lorategiko turismo bulegoan edota kontzertuaren egunean bertan lehiatilan hartu beharko dituzte sarrerak, bi euroan.
Kultura Zerbitzuak musikari zein taldeak beren instrumentuekin parte hartzera gonbidatu ditu.

