Aisia (Irun): 23. Sagar Eguna
Igande honetan (hilak 23) ospatuko du Ola sagardotegiak 23. Sagar Eguna.
11:30ean emango diote hasiera egunari, eta pitarra, txistorra, sagardoa, haur jolasak eta sagar erakusketa izango dituzte egun osoan zehar.
Gainera, bertaratzen direnek zizarra, aurtengo lehen sagar zukua dastatzeko aukera izango dute.

