Aisia (Hondarribia): Bertso afaria
Azaroaren 23an Itsaslur elkartean bertso afaria egingo dute. Maddalen Arzallus, Amets Arzallus eta Julio Soto arituko dira bertsotan. Gaiak jartzen, berriz, Karlos Aizpurua arituko da. Azken honek X sare sozialean jakinarazi duenez 15 urtez bertso afariak antolatzen aritu den Itsaslur elkarteko Rafak antolatuko duen azken saioa izango da.