Hitzaldia (Irun): Ekoizpen berriztagarria Larreaundi-Olaberria auzoan
Azaroaren 24an, 18:30ean, Eguzkitza BHIn, energia jardunaldiak egingo dira Larreaundi-Olaberriako auzoan ekoizpen berriztagarrien inguruan. Goiener-eko kideek auzoan nola ekoiztu eta kontsumitu daitekeen aztertuko dute. Saioa euskaraz izango da, baina aldi bereko itzulpena egingo da euskaratik gaztelaniara behar dutenentzako. Itzulpena nahi dutenek 18:15ean joan beharko dira Eguzkitzara euren mugikorrarekin eta audio aurikular batzuekin.

