Zinema (Irun): 'From Dusk Till Dawn' eta 'The Thing'
Urriaren 29an, larunbata, 18:00etan, Amaia KZn, terrorean eta suspensean oinarritutako bi film proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. From Dusk Till Dawn eta The Thing dira proiektatuko diren filmak. Irungo Udaleko Kultura sailak zinema eta animazioa uztartzen dituen ‘18.95’ egitasmoaren barruan emango dira filmak. Sarrerek 5,50 euroko prezioa dute.