1999.urtean Bengoetxea familiak OLA SAGARDOTEGIA eraiki zuen, XIII.mendeko burniola baten babesean, Arantzateko Burdinola hain zuzen.
Bengoetxea familiak, esfortzuz beteriko berreraikuntza egin ondoren, ametsetako izkutaleuak aurki daitezke bertan, bere izkutatutako zuloa esate baterako, non kupela bat dagoen.
Sagardotegiak (250 lagunetzako jangelarekin), Txotx garaian urtarrilaren erdialdetik maiatza bukaera arte zabaltzen ditu bere ateak, asteartetik igandera afariak emanez eta larunbat, igande eta jai egunetan bazkariak ere emanez, astelehena atseden eguna izanik.
Erretegi-jatetxean, sukaldaritza tradizionaleko platerak probatu daitezke, gure inguruko produktuekin egindakoak, lurra eta itsasoak emandako kalitatezko lehengaiekin.
Entsaladak, barazkiak eta gosariak inguruko baratzetakoak dira. Parrillan egindako haragiak, gure sagastietan hazitako oilaskoa labean errea, xapoa edo legatza kokotea labean erreak edo eta era ezberdinetan prestatutako bakailaoa daude kartan, besteak beste.
Amaitzeko, etxean egindako postreak eta gure ezti propioarekin apaindutakoak edo Baztango gazta eta irasagarra dastatzeko aukera dago, beti giro alaitsuan disfrutatuaz.
Harremanetarako:

