Aurten Pausokarentzak bilduko dute dirua azaroaren 1eko Beñat Elzo Mendi Lasterketa solidarioan. Asteazkenean aurkeztuko dute.
Porrotx, lagunen artean, iazko familien lasterketan
Bosgarrenez egingo dute aurten Beñat Elzo Mendi Lasterketa Hondarribian, kirol kaian hasi eta bukatuta. Asteazkenean egingo dute aurkezpen ofiziala baina badira egun batzuk dortsalen salmenta abiatu zutela. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gainera, erritmo onean ari dira saltzen.
Porrotx pailazoa da dortsala lortu duenetako bat. Iaz parte hartu zuen lehen aldiz eta 2018an errepikatuko du. Behar bereziak dituzten gurasoen
Pausoka elkartearen alde bilduko dute dirua, eta, pailazo biboteduna Pausokaren oso laguna denez, “Katxiporreta, aurten azaroaren 1ean berriro Hondarribira” esan du. Porrotxek oraindik ez du aurreratu trizikloari eraginez edo zapata moderno horiekin korrika hartuko duen parte, ezta hiru probetako zeinetan, baina parte hartuko duela, hori bai.
Mendi Martxan eta familien lasterketan izena eman nahi dutenek Hondarribiko Kofradiaren dendan (Bernat Etxepare, 6), Irungo Leire Sporten (Mendibil merkatal gunea), Hernanin Pausokak duen egoitzan (Etxeberri kalea), edota Hendaiako Herriko Etxean (kirol arloan) egin dezakete. Dortsal solidarioaren prezioa 10 eurokoa da, haurrena 5 euro. Aldiz, Mendi lasterketan parte hartu nahi dutenek, Kirolprobak plataforman egin behar dute (
ikusi xehetasunak).