Luz de Putas, itzaltzear
Ia hamar urteren ondoren, eszenatokiak utziko ditu Luz de Putas taldeak. Agur esateko bi kontzertu antolatu dituzte.

2007an sortu zen Luz de Putas, Psilocybenean
Azaroan itzaliko da Luz de Putas taldea. Ia hamar urteren ondoren eta, besteak beste, Katalunia, Frantzia, edota Japonian biratu eta gero, Hondarribiko ska-rock bandak eszenatokitik jaitsiko da heldu den hilabetean.
Facebook orrian argitaratu duten agurrean azaltzen dutenez, “taldekide bakoitzak bere proiektuak dauzka eta hauetan zentratuagoak egoteko aukera ematen digu honek”.
Baina argiak itzali aurretik azken bi kontzertu eskainiko dituzte hondarribiarrek, taldearentzako oso bereziak diren bi tokietan antolatu dituztenak. Azaroaren 4an herriko Psilocybenea aretoan joko dute (Sangre de Monorekin) eta 19an Irungo Lakaxitan.
Argitaratu duten agurrean, 2007tik bide lagun izan dituzten guztiei eskertza luzatzen die taldeak: “Mila esker hasieratik gurekin egon direnei eta denborarekin hurbildu zareten guztioi. Plazer hutsa izan da!”