Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Kantuan hasi dituzte Kepa Ordokiren omeneko ekitaldiak

Hondarribiko Kultur Etxean egin zen 'Bertsotan faxismoari aurre' bertso emanaldi gidatuak abiatu du Gernika batailoiko komandantearen omeneko egitaraua.

2018/11/28
Bertsotan faxismoari aurre

Jende ugari hurbildu zen ‘Bertsotan faxismoari aurre’ saioa jarraitzera

Bertsotan faxismoari aurre bertso emanaldi gidatuak abiatu ditu Kepa Ordokiren heriotzaren 25. urteurreneko ekitaldiak. Mende laurdena bete da Gernika batailoiko komandantea hil zela, eta Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Atzoko saioko gidari Joxan Elosegik azaldu zuenez, “Kepa Ordoki eta faxismoari aurre egin zioten eta aurre egiten ari zaizkion guztiak omentzeko” asmoa dute jardunaldiek. Eserleku gutxi geratu ziren libre atzo Kultur Etxeko areto nagusian, eta bertaratu zirenei ez zitzaien damutu. Izan ere, bertso musikatuen saio ederra izan zen antolatzaileek Irunabar Irungo Bertsoaren Bilgunearekin elkarlanean prestatutakoa. Aitor Errazkin bertsolariak eta Laida Oronoz kantariak jardun zuten mikrofonoan, eta Aritz Erasunek eta Aitziber Arruabarrenak ederki lagundu zieten orain bi soinuekin, orain trikitia eta panderoa joz. Ez bakarrik, baina batez ere Irun eta Hondarribiko hiru bertso egileren bertsoak entzun ziren, Joxe Mari Lopetegirenak, Juan Ezenarro Txori Txiki-renak, eta Joan Baxurkorenak. Hirurek 36ko Gerrako eta erbesteko bizipenak jaso zituzten bertsoetan eta bizipen haiek Kultur Etxeraino iritsi ziren atzo. “Ez dugu garaiko bertso onenak bilatu nahi izan —azaldu zuen Elosegik—, baizik eta eskualdean bizi izan ziren bertso emaileenak, komeni zen hemengo bertso emaileen sentimenduak zertan ziren jasotzea”. Bihar segida Bihar, ostegunez, jarraituko du Kepa Ordoki 25 urte jardunaldien egitaraua Irungo Palmera Monteron proiektatuko duten Gernika Batailoia, askatasun itxaropena dokumentalarekin. Ostiralean solasaldi oso interesgarria izango da Hendaiako Zokoburun, eta larunbatean itxiko da programa, omenaldi xume batekin.

Egitaraua

  • Gernika Batailoia, askatasun itxaropena dokumentalaren proiekzioa. Hilaren 29an (osteguna), 19:30etan, Irungo Palmera Montero gunean. Frank Dolosor kazetariak idatzia, berak aurkeztuko du. Faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal talde militarraren historia gogoratzen du.
  • Kepa Ordoki eta memoria historikoa solasaldia. Hilaren 30ean (ostirala), 19:00etan, Hendaiako Zokoburu eraikineko Hegoa gelan. Parte hartzaileak: Iñaki Egaña, Euskal Memoria Fundazioko Lehendakaria eta historialaria, eta Alberto Unamuno, Markina Xemeingo Ahaztuen Memoria elkarteko kidea.
  • Omenaldia. Abenduaren 1ean (larunbata), 12:30etan, Irungo Gernikako Arbolaren parean. Kepa Ordoki, eta bailaran askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu duten pertsonak omenduko dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Bidasoari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Bidasoko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Bidasoak eta bidasoarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.