Ilargi handia, itsasgora bizi-biziak
Superilargia edo elur-ilargia izenez ezaguna den arren, Perigeo ilargia da bere izen egokia, lurretik gertuen dagoen perigeo puntutik igarotzen baita.
Otsailean, urtero, ilargia handi-handi agertzen da. Superilargia edo elur-ilargia izenez ezaguna den arren, Perigeo ilargia da bere izen egokia, lurretik gertuen dagoen perigeo puntutik igarotzen baita. Normalean baino handiago azaltzen da beti Perigeo ilargia, baina aurtengoa bereziki erraldoia izan da. NASAren arabera, hurrengo zazpi urteetan ez dugu hain ilargi distiratsurik izango.
Irudia atzo goizean Hondarribian hartutakoa, ilargia Jaizkibel mendiaren atzealdean ezkutatzen ari den bitartean. Lurraren satelitea hain bortitz zabaldu izanak itsasoan eragina izan du, eta urteko itsasgora handienak izan dira kostaldean.