Hondarribian ariko dira gaur 'Udazken loreak' bilatzen
ETB1eko saioko gaurko atalean, Aker Odol metal talde hondarribiarreko kideak Jaizkibelera igoko dira perretxikotara, Anjel Alkain aurkezlearekin batera.

Aker Odol taldeko kideak izango dira gaurko saioko protagonistak
Hondarribira hurbilduko da gaur Euskal Telebistako
Udazken loreak saioa. Iro Landaluze aurkezlea Jaizkibelera igoko da perretxiko bila, eta hirukote berezi bat eramango du bere ondoan, Aker Odol metal taldeko Lur (baxua), Gari (bateria), eta Nestor (laguntzailea).
Landaluze eta Anjel Alkain —bigarren aurkezlea—, Psilocybeneako entsegu lekuan elkartuko dira hondarribiarrekin, eta egiten duten musika ezagutzeko aukera izango dute.
Udazken Loreak ostegunetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta
eitb.eus-en.