Hasi da Muliate II mugitzen
Ia energia kontsumorik gabeko etxebizitzak izango dira Muliate II promoziokoak. Lehen aldiz salmentarako baino gehiago izango dira alokairukoak.

Hondeamakina bat, Muliate II eremuko lurra prestatzen
Hasi dira lurra mugitzen Hondarribiko Muliate II babes ofizialeko etxebizitzen promozioa eraikiko duten eremuan. Egungo Muliateko etxeen parean egingo dute, Tximista, Saindua eta Biteri kaleen artean. Orotara, 65 etxebizitza egingo dituzte, 33 alokairukoak eta 32 salmentakoak. Orain arte EAEn egin direnen artean, alokairuzko kopuru handiena duen promozioa izango da Muliateko bigarrena.
Hondarribian egin izan diren promozioekin alderatuta berrikuntza handia ekarriko du promozio berriak. Izan ere,
ia energia kontsumorik gabeko etxebizitzak izango dira eraikiko dituztenak; egur kontralaminatuko oholen bidezko eraikuntza-sistema aurrefabrikatuari esker lortuko dute hori.

Etxebizitzen erdia alokairukoa izango da, kopuru handiena Etxebideren promozio batean