Gora opilak, San Marko eguna da!
San Marko eguna da gaur, Opila Eguna. Egun inportantea da eta horregatik ez dago eskolarik. Haur askok parrokian hasi dute ospakizuna.
Inportantea ez balitz, eskola eguna litzateke, baina San Marko eguna egun handia da Hondarribian, eta horregatik ez dago eskolarik. Opila Eguna da gaur, ondo pasatzeko, bapo jateko, eta ohitura polit bati jarraipena emateko eguna.
Kalean, mendian, hondartzan, edo beste nonbaiten jan, bedeinkatua ala ez, arrautzak baserrikoak izan edo txokolatezkoak, lagunekin partekatuta edo oso-osorik… modu batera edo bestera, bakoitzak nahi duen modura egin dezala, baina gozatu, gozatu opilez, gozatu San Marko egunaz!
Opilen bedeinkapena, gaur, Hondarribiko Alde Zaharreko parrokian