Gertukoen berotasuna jaso du Ion Areitiok
Bike trialeko Europako txapeldun eta Munduko azpi txapeldunak ezusteko omenaldia jaso zuen larunbatean Azeri elkarte parean.
Elite Mailan ari denetik denboraldi bikainena itxi ondoren, gertukoen berotasuna jaso zuen larunbat iluntzean Ion Areitio bike trial txirrindulari hondarribiarrak. Ezusteko omenaldi xumea egin zioten San Pedro kaleko Azeri elkartearen kanpoaldean, eta 200etik gora lagun elkartu ziren bertan.
Munduko Txapelketan zilarra lortu duen arren —
urrea ere, taldeka—, txapeldunaren txapela oparitu zioten. Txapela buruan, datorren urtean urrea lortzen saiatuko dela esan zien Areitiok omenaldira hurbildu zirenei.
Areitio, Azeriko balkoian, oparitu zioten txapela buruan jarrita