[Galeria] Abioien eroekin arratsalde pasa
Hegazkinei argazkiak ateratzen ibiltzen dira spotting zaleak. Leso Spotters elkarteak Hondarribiko aireportukoak biltzen ditu.
Bigarrenez, argazkiak aireportu barrutik egiteko aukera izan du Leso Spotters elkarteak.
Hala dira, hegazkinen eroak. Radarrak, talkieak, irratiak… eta, batez ere, argazki kamerak. Leso Spotters elkartean Hondarribiko aireportuko aeronautika argazki zaleak biltzen dira eta joan den ostiral arratsaldean hesien barrutik argazkiak atera eta bideoak grabatzeko aukera izan zuten, AENAk emandako baimen berezi bati esker.
Iaz egin zuten lehen aldiz Spotting Weekend asteburua Loiun eta Hondarribian eta, arrakasta ikusita, errepikatzea erabaki dute. Hondarribian ostiralez egin zuten eta zortzi lagun elkartu ziren. HITZAk ez zuen aukera galdu nahi izan eta, egun batez, abioien eroek sentitzen dutena sentitzeko aukera izan zuen, hegazkinen lurreratze eta aireratzeak pista ondotik jasoz.