Euskarari bateria gastatu zaio Meakan
Irungo Udalak ezarritako euskarazko seinaleko itzulpena ez da zuzena Ola sagardotegi inguruan dagoen panel batean.
Euskarari bateria gastatu zaio Meaka auzoan. Edo, behintzat, gaztelaniazko testuak euskarara itzuli behar dituen gailu edo aplikazio edo norbanakoari.
Irakurle batek komunikabide honi helarazi dien argazkian irakur daitekeenez, auzoko aisiarako eremua adierazten duen seinalean esanahi ezberdina dute euskarazko mezuak eta gaztelaniazkoak.
Agian bateriak kargatu egin behar dira, hartara kargatu eta euskarara modu zuzenean itzultzeko.
Irungo Udalak Twitter bidez jakinarazi duenez, akatsaren berri izan eta berehala zuzendu zuten.
Zuzentzaileen ez zaizkie pilak agortu, agidanez.