Erortzen ere jakin behar da kukañan
Jon Belarra izan da Hondarribiko Jaietako II. Kukaña Lehiaketako erorketa onenaren HITZA sariaren irabazlea.
Jon Belarra, HITZAren toalla, kantinplora eta motxila jasotzen.
Jon Belarra gazteak irabazi du Hondarribiko Jaietako II. Kukaña Lehiaketako erorketa onenaren saria. Atzo, Arrantzale Egunarekin egin zuten Kai Zaharrean, Bidasoaldeko Euskal Kultur Taldeak (EKT) antolatuta. Iaz bezala, Oarso Bidasoko HITZAk saria eman dio erortzen hoberen erakutsi duenari —
Julen Ansak irabazi zuen aurreko urtean—.
Banderatxorik heltzerik izan ez zuen arren —gertu geratu zen—, HITZAren toalla, motxila arina eta kantinplora eraman zituen etxera Jon Belarrak. Probaren amaiera aldean bizkarra gorritu zion zartako bat hartu zuen gazteak baina, beheko galerian ikusten denez, ondo erortzen ere badaki.
Astelehenean kukaña probako argazki galeria handia argitaratuko dugu.