100 urte bete ditu Maria Rubio hondarribiarrak
San Gabrieleko egoiliarra den Maria Rubio hondarribiarrak 100 urte bete zituen igandean. Horrelakoetan ohikoa den bezala, Txomin Sagarzazu alkateak lore-sorta eskaini zion herritar guztien izenean. Pozez hartu zituen loreak, baita Nagusilaneko boluntarioen opariak ere.