100 urte bete ditu Maria Rubio hondarribiarrak
Igandean bete zituen 100 urteak Maria Rubiok San Gabrieleko egoiliarra den Maria Rubio hondarribiarrak 100 urte bete zituen igandean. Horrelakoetan ohikoa den bezala, Txomin Sagarzazu alkateak lore-sorta eskaini zion herritar guztien izenean. Pozez hartu zituen loreak, baita Nagusilaneko boluntarioen opariak ere.

