Mende erdia pasa da dantza taldea sortu zenetik, eta urtemuga esanguratsu hori goratzeko, egun osoko jaialdia antolatu dute. Kemeneko kideek taldearen parte izan diren dantzari, musikari eta bidelagunekin ospatu nahi dute egun handia.
Bidasoko Sarek autobusak antolatu ditu Hondarribitik eta Irundik larunbaterako. Izen-emateak WhatsApp bidez egin behar dira 644 28 97 98 telefonoan.