Hilaren 30ean, igandea, IRT (in real time, batera) lasterketa solidarioa egingo dute hainbat herrietan aldi berean, Abay-Nilo Azul GKEak Walmaran (Etiopia) eraiki nahi duen kirol eskolaren alde. Hondarribian, Abay eta Sport Mundik bat egin dute antolakuntzan eta udalak ere laguntza eman du.