Udalbatzarrean ez ziren izan EAJko eta H1eko ordezkariak; Asier Legorburu izango da Udalbiltzan ordezkaria Espainiako Gobernuak sektore publikorako planteatu duen erreformaren kontrako mozioa onartu zuen herenegun Oiartzungo Udalak, ezohiko udalbatzarrean. Bilduk aurkeztu zuen mozioa eta koalizioko zinegotzien aldeko botoarekin atera zen aurrera (zortzi kide ziren). Gainontzeko alderdietako kideak ez ziren udalbatzarrean izan. Mariano Rajoy Espainiako lehendakariak proposatutako erreformak erretiroa hartzen duten sektore publikoko langileen postuak ez betetzea proposatzen du, besteak beste. Mozioak biltzen duenez, «zerbitzuak emateko adina langile ez badaude, zerbitzuen kalitateak behera egingo du eta langileen baldintzak okertuko dira. Sektore publikoa pribatizatzeko pauso bat da erreforma». Udalak hiru adierazpen bere egin ditu: «Enplegu publikoa suntsitzen duen erreformaren kontra azaltzea, ongizate estatuaren defentsa egitea eta sektore publikoaren erreformaren kontrako mobilizazioekin bat egitea». Aiora Perez de San Roman alkateak azaldu zuen mozioaren alde egitearen zergatia: «Erreforma honekin langileen eskubideak zapaldu nahi dira. Krisia sortu dutenek orain murrizketak egin nahi dituzte. Funtzionatzen ez duen sistema ekonomiko honen aurrean, ekonomia errealago bat bultzatu behar dugu, herritarrengandik hurbilagoa eta euren mesedetarakoa izango dena». Mozio hori urtarrileko ohiko udalbatzarrean lantzea proposatu zuen Bilduk, baina EAJk eta H1ek aztertzeko denbora eskatu zuten. Bilduk, haien proposamena onartu eta ezohiko plenoa deitu zuen —herenegungoa— mozioa lantzeko. Ez EAJko [...]
Pasa den asteko plenoan mahai gainean utzitako hiru gai jorratuko dituzte gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian egingo duten ezohiko udalbatzarrean. Honakoak dira gaiak: Sektore publikoaren erreformari buruz Bilduk aurkeztutako mozioa; udal ondasu...