'Town of runners' dokumentala proiektatuko dute ostiralean Itsas Etxean. Hainbat sukadarik bat egin dute Etiopia-Utopia elkartearen proiektuarekin eta Etiopiako gastronomian oinarritutako pintxoak saltzen ari dira.
Town of runners dokumentala proiektatuko dute ostiralean, hilak 7, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Ondoren Sintayehu Eshetu eta Biruk Fikadu protagonistekin hitzaldia egongo da. Etiopia-Utopia Fundazioak antolatzen du eta sarrerak 4 euro balio du.