
Egitasmoaren xede da gazteen artean euskarazko sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutaraztea. Talaiako DBH4ko ikasleak izan dira bertan.

Irungo Udalak eta Oriepsi-Orain elkarteak nerabeen artean teknologien erabilera txarra prebenitzeko programa aktibatu dute. Irungo ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako irakasleei, gurasoei eta Seigarren Mailako ikasleei zuzendutako iniziatiba da.