Haurrenbazkaria Haurrak eta erretiratuak. Horiexek protagonista nagusiak, gaur, Donibaneko jaietan. Goizean txikiak aritu dira, pilota partidetan lehen, eta tiro txapelketan ondoren. Jada eguerdian, Meipin bildu dira guztiak, Bixi-Bixi elkartean haientzako propio prestatu duten bazkarian
Donibaneko jaiak azken txanpan sartu dira. Etzi bukatuko dira jaiak, San Inazio egunez, baina aurretik bi egun jai dituzte sanjuandarrek. Gaur haurrentzako izango dira jarduera gehienak, eta bihar berriz, ez daudenekin gogoratzeko eguna. Hona gaurko egitaraua:
Arrantzaleen eguna ospatuko dute gaur Pasai Donibanen, San Pantaleon. Herrikokoadrilek eguerdiak jasoko dituzte Arizabalon, arratsaldean bisitariei eskainiko dizkieten sardinak. Baian dena ez da sardinak jatea izango. Gaurko egitarauak luze joko du Donibanen:
Goizeko sokamuturreko gertakariaren ondotik, festa giroko hainbat ekitaldi egiten ari dira Donibanen. Santio Eguna baita gaur, festetako egunik handienetakoa. Bihar eta etzikoak ere egun handiak dira, Santa Ana eta San Pantaleon egunak sanjuandar guztien, eta bisitarien gogoan baitaude. http://youtu.be/saQRVRPPnIU
Pasai Donibanen egun handia dute gaur. Sokamuturrarekin hasi dira ospakizunetan goizean goiz, baina festak hasi besterik ez dira egin, eta gaur bertan, jaiaz gozatzeko hamaika aukera ditu Donibanera hurbiltzen den orok. Hona gaurko egitaraua:
Asteburuan primerako giroa izan da Donibaneko Santio jaietan. Santio, Santa Ana eta San Pantaleon, guztiak ospatu dituzte jada Donibanen. Oraindik, baina, San Inazio dute ospatzeke, eta jaietarako azken txanpari begira indarrak berreskuratzeko helburuz, gaur, atseden eguna egingo dute San Juanen.
Donibaneren goialdean, mendi aldera, bada Santa Ana ermita izenekoa. Horren ondoan dago erromesentzako aterpetxea. Urtean zehar, eta Santio Jaietan bereziki, meza nagusia egiten dute bertan. Festetakoa gaur izan da, Santa Ana Egunekoa. Eliza bete-bete egin da. Hori izan da gaur Donibaneko jaien barruko lehen ekitaldia. Noski, badira gehiago
Santa Ana eguna ospatuko dute gaur Pasai Donibanen. Meza Nagusia ermitan egingo dute eguerdian, eta, Habaneren ikuskizuna berriz, gauean egingo dute, Santio Plazan. Bazkal orduan marmitako dastatzea izango da eta arratsaldean, berriz, baltsen jaitsiera eta olinpiadak. Hona gaurko egitaraua osorik:
Madalenak bukatzear direnean hasten dira urtero Pasai Donibaneko jaiak, Santio bezperan. Gaur arratsaldean hasi eta San Inazio eguna bitartean luzatuko dira festak Donibanen.