Datorren astetik hilaren 18ra arte, buzoiak jarriko dituzte Oiartzungo auzoetan herritarrek euren ekarpenak egin ditzaten, auzoetan egin beharreko lanen eta hobekuntzen inguruan
Parte hartze prozesuaren bigarren eta azken bilera hilaren 29an egingo du udalak San Pedro Pysbeko bizilagunekin.
Auzo bakoitzak erabakiko du batzarrean zertan inbertitu dirua datorren urteko aurrekontuan, teknikarien bideragarritasun planak kontuan hartuta.
Auzoetan egindako lanen berri emateko, eta gauzatu ez direnen egoera zein den azaltzeko auzo batzarren erronda egingo du udalak azte honetan, gaurtik hasita.