Oiartzualdean eta Bidasoan jokatzen da truk karta jokoan. Oiartzunen oso errotuta dago gazte nahiz helduen artean, baina Lezon eta Irunen eteten ari da transmisioa.
Eguraldi txarraren iragarpenak baldintzatu zuen atzoko eguna. Guadalupera oso gazte gutxi igo ziren, aterpea bilatu zuten gehienek.
Kai Zaharreko sua da San Joan bezperan Hondarribian pizten den handiena. Baina horretara hurbildu ezinda, haurrek hondartzan erretzen dituzte gaizki egindako azterketak.
Hondarribia Arraun Elkartearen hiru traineruak aurkeztuko dituzte gaur.
Handiak, txikiak, mimo handiz prestatutakoak, halamodukoak, dozenaka San Joan su piztu zituzten atzo Hondarribian. Portuan gaztetxoak elkartu ziren eta hondartza txikian urteko bekatu txikiak ahazteko aukera izan zuten.