
Iluntzeko 20:00etatik aurrera emozio biziko partida bi jokatuko dira Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Udako sasoiari ginga jartzeko aukera izango dute puntistek.

Emakumeen Master Serieseko finalaurreko partida eta gizonezkoen Grand Slameko ligaxkako azken partidak jokatuko dira Jostaldi pilotalekuan.

Gizonezkoen Hondarribia Grand Slama eta emakumeen Master Series Hondarribia aurkeztu dituzte. Ostiral honetan partidu estelarrarekin emango diote hasiera jaialdiari.