Ara Malikian biolinista libanoarrak Con los ojos cerrados ikuskizuna taularatuko du ostegunean Itsas Etxean, Fernando Egozcue Quinteto taldearekin. Egozcue gitarristak berak idatzitako musika interpretatuko dute, jatorri argentinarrekoa, emotiboa eta intentsoa. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 10 euro balio ditu.