Ostegun eguerdira arte paradorreko terrazan edukiko dituzte bi kanpaiak, nahi duenak ikusi ditzan. Ondoren itzuliko dira kanpandorrera, besteekin batera.
Kanpaien eskuzko astinketa ondare immaterial izendatzea du helburu eta Europako dozenaka herrietan egingo da batera. Gipuzkoan, Hondarribian soilik.
Arma Plaza Fundazioak antolatuta, Alde Zaharreko parrokiko kanpaiak berritze aldera dirua biltzeko kontzertua egingo dute ostiralean, hilaren 20an, 20:00etan. Sartzea libre izango da, baina jendeari nahi duena jartzeko aukera emango zaio, parrokiko kanpai multzo osoa zaharberritzeko ahalik eta diru gehien biltzea baita xedea. Organu, metal eta perkusio kontzertua izango da