'Kalez Kale Hondarribia Hobetzen' programa aurrera doa. Datozen bi asteetan Irun kalea itxita egongo da Axular kaleraino.
Urtarrilaren 10ean hasi zituzten Bidasoa kaleko lanak. Ondoren, Axular, Irun eta Sabino Arana kaleen txanda izango da. Azken honetan autobus geltoki berria egingo dute. Ikus irudiak.
Baserritar Etorbidea eta Nestor Basterretxea kalea dira egokitu diren azken kaleak. Programaren orain arteko balorazioa egin du udalak.
Abenduaren 29an amaitu zituzten etorbideko margoketa lanak. Aldez aurretik egokitze eta asfaltatze lanak egin zituzten.
Lanak direla eta, Baserritar Etorbideko autobus geralekua (Talaia eskolakoa) ezabatuta geratuko da.
Astelehenetik aurrera abiatuko dira egokitze lanak. Honakoa 'Kalez kale Hondarribia hobetzen' proiektuaren beste urrats bat izango da.
Dagoeneko Talaia Biteri Ikastetxearen ingurunean hasi dituzte egokitze lanak. Lan hauen helburuetako bat eskolara sartzeko korridore segurua sortzea izango da.
Lan hauek 'Kalez kale Hondarribia hobetzen' programaren barneko lanak dira eta aurreikusitako epean amaitu dira.