Iaz aspaldiko euri gehiena egin zuen Endarako arroan baina Jaizkibel Mendia Babes Dezagun talde ekologistak salatu du Irun eta Hondarribiko kontsumoaren halako bi itsasora isuri zuela Txinzerrek, urtegiaren maila %80tik jaitsi araziz, Jaizkibelgo zundaketak erabili ahal izateko.
"Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) erakunde publikoak uraren kudeaketan duen jokaeraren" inguruan azalpenak emango dituzte ekologistek, 11:30ean. Legebiltzarreko webguneko Zuzeneko emisioak ataletik jarraitzeko aukera izango da.