Gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoak gogorki astindu du mundu osoko ekonomia. Merkatu pribatu zein inbertsore pribatu batzuen diru ase-ezintasunak sekulako zuloak eragin ditu eta zulo hori diru publikoz estali nahi dituzte. Gainera, banketxeek sorturiko diru zulo hori estaltzeko dirua emateaz gain erabat zentzugabeak diren azpiegitura erraldoietan (AHT, Supersur…) milaka milioi euro gastatzen dabiltza. Baina administrazio publikoaren kaudimentasuna ez da mugagabea, behiari esnea amaitzen zaion moduan, administrazioa ez da gai zulo hori ordaintzeaz gain bere beste betebeharrei aurre egiteko. Beraz, hemen kokatu behar dugu merkatuek erabaki eta estatu espainola aplikatzen ari diren hainbat neurri eta murrizketa. Haiek sortutako zuloa langileok eta gizarteko biztanle txiroenek ordaintzea nahi dute. Aspalditik esaten gabiltza haien helburua estatu ongizatearekin amaitzea dela, eta antza denez bide horretan lehen pausuak ematen hasiak dira. Urte askotako borroken ondorioz lortutako eskubide zibilak ezabatu nahi dituzte! Oiartzuarrak ere tamalez gurpil honen barnean gaude. Azken urteetan eman den enplegu suntsitzea izugarria izan da. Datuei begiratu ezkero Oiartzunen 2007ko abuztuan 291 langabe zeuden, 5 urte ondoren, 2012ko abuztuan hain zuzen ere, 532 langabe daude, ia bikoitza. Enpresei dagokionez daukagun argazkia oso kezkagarria da. Hainbat enpresek itxi egin behar izan dute (Iberemec, Dimp, Molpo, Oiarplas, Aramar, Sogefi…), hauen artean garrantzitsuena Ramon Vizcaino izan [...]
Hainbat ekitaldi egingo dituzte egunean zehar, eta horien artean goizeko bizikleta martxa prestatu dute Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak, Arditurri Bide Berdearen I. Eguna antolatu dute iganderako, hilaren 16rako. Hainbat ekitaldi izango dira egunean zehar, tartean bizikleta martxa. Herriko hainbat elkarteren laguntza izan du udalak jaia antolatzeko, hala nola: Girizia, Lartaun zikloturista taldea eta Ttak. Garai batean Arditurriko meategietatik Pasaiako portura mea garraiatzeko erabiltzen zen trenbidea murgilduko da jai giroan. Eguna hasteko, Arditurriko I. Bizikleta Martxa izango da. 10:00etan hasiko da, Doneztebe plazatik eta sei kilometroko bidearen ondoren, Arditurrin bukatuko da ibilbidea. Bizikleta martxan parte hartu nahi dutenek, hamabost minutu lehenago egon beharko dute plazan. Udalak zehaztu duenez, ibilbide erraza da, adin guztietako txirrindularientzako egokia, baina zenbait ohar eman ditu: «Kaskoa eramatea beharrezkoa da eta argia eramatea ere gomendagarria da». Helmuga Arditurriko meategian egongo da, eta bizikleta gordailu zerbitzua jarriko dute bertan. Plazan elkartzen diren lehen 250 lagunek pintxoa eta edaria doan izango dute gero helmugan. Eta parte hartzaileen artean hainbat opari zozkatuko dituzte 12:00etan. Martxaz gain, beste hainbat ekintza ere izango dira egunean zehar. Goizean, meategiak prezio murriztuan bisitatu ahal izango dira: «Oinarrizko bisita eta sakonekoa ere prezio murriztuan egin ahal izango dira». Gaztetxoek, hainbat jolasetan aritzeko aukera [...]