Bi partida jokatuko dituzte. Jokalariak Beñat Bereau Sagarzazu, Joar Laka Gartzia, Beñat Barbero Manterola eta Jon Zazpe Esparza izango dira.
Mutrikuko Danok Bat elkarteko pilotariek irabazi zuten finala. Lehia estua izan zen eta hondarribiarrek lan bikaina egin zuten arren ez zen nahikoa izan.
Txapelketaren ondoren hastapen eskolan dauden haurrek erakustaldia egingo dute Soroetako frontoian.