
Iragan igandean (hilaren 5ean) giro aparta sortu zen herrian Hondarribia 10K probaren harira. Ane Zabala eta Jon Elkano izan ziren herriko azkarrenak.

Hondarribia puntarik punta zeharkatzen du Hondarribia 10K lasterketak, ibilbide zuzen eta maldarik gabekoarekin. Bidasoa Atletiko Taldea eta Deportes Gonzalez ditu laguntzaile eta babeslea.

Hilabeteko azken igandean, maiatzak 28, egingo da bigarrenez lasterketa azkar hau. Markak egiteko lehiaketa "aproposa" izango da.

Aireportuko errepidea eta Ramon Iribarren pasealekua izango dira eragin handiena izango duten eremuak.