
Santiago zubian desobedientzia zibileko ekintza burutu zuten Ipar eta Hego Euskal Herriko hainbat eragilek eta 36 migratzaileri Baionarainoko bide segurua bermatu zieten.

Hainbat eragile, sindikatu eta alderdik batuta itxi dute Santiago zubia. Pertsonen "ehiza" bukatzea galdegin dute, besteak beste, eta ohartarazi dute uda honetan frantses poliziak droneak erabiliko dituela migranteak kontrolatzeko.

Euskal Herriko hainbat eragile eta elkarte batu dira deialdira eta hiri ezberdinetan egingo dira elkarretaratzeak. Irunen, 19:30ean, ostiral honetan.