Hondarribiak Pasaiako Portu Agintaritzaren Bandera irabazi zuen herenegun, eta San Miguel Ligako lidergoari eutsi dio. Mikel Orbañanosen mutilek Pasaian erakustaldia eman zuten, eta garaipena lortzeko azken luzean, Kaiku nabarmen atzean uztea lortu zuten. Ziabogak erabakigarriak izan ziren Pasaiako estropadan, eta Hondarribiak azkeneko maniobra ederki egin, eta 19 minutu eta 47 segundotan gelditu zuten kronometroa. Sestaoko trainerua bigarrena izan zen hamar segundora, eta San Juan hirugarrena iritsi zen, hamabira. San Pedro, estropadaren antolatzailea, bosgarren postuan sailkatu zen, hemezortzi segundora. San Juanek irabazi zuen bigarren txanda. Hala, ohorezko txandako ontziek arrosen denbora gainditzea izan zuten helburu, eta Hondarribiak eta Kaikuk bakarrik lortu zuten hori. Sailkapen nagusian, Hondarribiko ontziak Kaikurekin zuen aldea bi puntu handitu du, hala, 87 puntu dituzte berdeek. Urdaibai da hirugarrena, San Juan laugarrena, Tiran bosgarrena eta San Pedro seigarrena. Larunbatean, Ribamontan al Marren (Kantabria, Espainia), jokoan izan zuten GP Dynasol bandera, eta Hondarribia hirugarren, San Pedro laugarren eta San Juan bosgarren sailkatu ziren. Kaikuk eraman zuen bandera etxera. Nesketan, laugarren San Juan Euskotren Ligako bi estropada jokatu dituzte asteburuan. Hirugarren sailkatu zen San Juan herenegun Pasaian, eta laugarrena izan zen larunbatean Ribamontan al Marren. Zumaiak irabazi zuen Pasaian, eta Rianxeira Mecaliak Kantabrian. Sailkapen nagusian Zumaia dago lehen postuan, Rianxeira [...]
Hondarribia Orsak poltsikoratu du denboraldiko lehenengo bandera. Ama Guadalupekoako mutilek Bilboko IV. Bandera irabazi zuten larunbatean, erlojupekoan azkarrenak izan ostean. Majo sufritu zuten hondarribiarrek, 88 ehuneko atzerapen eskasarekin helmug...
Ama Guadalupekoa izan da Espainiako Gazte Mailako Judo Txapelketako talde onena. Madrilen hamalau puntu lortu zituzten Hondarribiakoek guztira. Brunete taldea (Madril) izan ziren bigarrena, bi puntu gutxiagorekin, eta Extremadurako Estudio Motriz hirugarrena, sei puntu gutxiagorekin. Aritz Sagarzazu, Iker Otegi, Esteban Martinez, Mario Garrido, Asier Bargallo, Xabier Eizagirre, eta Shalva Kalabegashvilik osatu zuten Ama Guadalupekoaren taldea. Emakumeak, seigarren Emakumeen Lehen Mailako hirugarren jardunaldia ere jokatu zuten asteburuan. Min hartutakoak eta Espainiako selekzioarekin zeuden taldekideak kontuan hartuta, lau lehiakiderekin soilik borrokatu ziren hondarribiarrak, eta seigarren sailkatu ziren. Datorren asteburuan jokatuko dituzte finalak. Gizon seniorrak, aldiz, Bigarren Mailara igotzeko lehian dabiltza, eta larunbatean Madrilen pauso garrantzitsua eman zuten. Borrokaldi guztiak irabazi zituzten, eta larunbatean jokatuko dute finala Madrilen bertan.
Hondarribiak Pasaiako Bandera irabazi zuen atzo eta San Miguel Ligako lidergoari eutsi dio. Mikel Orbañanosen mutilek Pasaian erakustaldia eman eta garaipena lortzeko azkeneko luzean Kaiku aurreratzea lortu zuten. Ziabogak erabakigarriak izan ziren Pa...
Ama Guadalupekoak denboraldi honetan izango duen arraun taldea aurkeztu zuten larunbat arratsaldean. Hiru traineru izango ditu Ama Guadalupekoak beste denboraldi batez: lehenengoa, bigarrena eta neskena. Lehenengo trainerua ondorengoek osatzen dute: Gonzalo Carrion, Iñigo Vertiz, Osertz Alday, Asier Puertas, Mikel Orbañanos, Ekaitz Aznar, Gorka Puertas, Aner Etxart, Ander Zelaia, Garikoitz Uranga, Ion Larrañaga, Manex Alday, Julen Castrillon, Iker Amador, Agoitz Irazoki, Iñaki Gonzalez, Fernando Valenciaga, Gorka Vertiz eta Joseba Amunarriz. Bigarrena: Aimar Calvo, Xabier Ayerdi, Andima Martinez, Egoitz Oronoz, Francisco Javier Garcia, Iñigo Jokin Sagarzazu, Jon Camio Rubio, Juan Luis Silanes, Julen Alkain, Mikel Inda, Bastien Beraza, Unai Villacorta, Urko Andueza, Ugaitz Etxeberria, Galder Esponda, Ugutz Bilbao, Borja Oiarzabal, Iñaki Magan, Ion Olaizola, Ramon Olaskoaga Julen Parramon eta Borja Jorge. Eta neskena bukatzeko: Marie Croc, Estibaliz Gezala, Amaia Gezala, Maialen Arrizabalaga, Mar Bosch, Zuriñe Alberdi, Idoia Maritxalar, Naiara Osa, Rebeca Martinez, Naroa Gimenez, Jessica Berra, Ainara Goñi, Aintzane Mendibouru, Garazi Martin, Ane Hernandez, Lia Ventoso eta Haizea Ibargaray.
Gaur, Euskadiko selekzioa sortu zuteneko 50. urteurrena ospatuko dute Gasteizen. Maider Palavecino Auzmendi eta Xabier Eizagirre Ruiz judokak eta Daniel Palavecino entrenatzailea bertan izango dira, eta saria jasoko dute, 2010ean Txekiar Errepublikan l...
Bihar, Euskadiko selekzioa sortu zuteneko 50. urteurrena ospatuko dute Gasteizen. Maider Palavecino Auzmendi eta Xabier Eizaguirre Ruiz judokak eta Daniel Palavecino entrenatzailea Arabako hiriburuan izango dira, eta saria jasoko dute, 2010ean Txekiar...
Ama Guadalupekoa izan da Espainiako junior mailako judo txapelketako talde onena. Hamalau puntu lortu zituzten etxekoek guztira, eta Madrileko Brunete izan ziren bigarren, bi puntu gutxiagorekin, eta Extremadurako Estudio Motriz hirugarren, sei puntu g...