
Igande honetan hasiko da GRABNI federazioen arteko txapelketa. Gipuzkoako hautatzaileak bost puntista hondarribiar deitu ditu taldea osatzeko.

Selekzioen arteko zesta puntako eta palako finalak jasoko ditu Jostaldi frontoiak. Goizean hiru jokatuko dituzte, arratsaldean beste lau.