Eraiki Dantza Taldeak Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen XVII. Folklore Jaialdia antolatu du eta Europako bi talde eta Asiako beste bat gonbidatu dituzte aurtengo ekitaldirako: Bulgaria, Errusia eta Taiwan. Asteazkenean inauguratuko dute, 22:30ean Zabaltza plazan egingo den ekitaldiarekin, eta hilaren 28ra arte hainabat emanaldi eskainiko dituzte