
Inplikaziorako, saretzeko eta hausnartzeko parada izango den Euskal Herriko Txotxongilo Topaketa antolatu dute Ostomila konpainiako bi kideek. Emanaldiez gain, diasporari eta emakume titiriteroei emango diete protagonismoa lehen edizioan. Irun eta Hondarribia artean egingo da hilaren 19tik 20ra, eta urtero egitea dute asmo.