Ostegunetik ostiralerako goizaldean gertatutako eraso sexista salatu zuen Irungo Udalak larunbat eguerdian.
Laguntza eta baliabide guztiak biktimari eskaini diotela adierazi du udalak.
Iparralde etorbidean gertatutako eraso sexista salatzeko elkarretaratu ziren 20 bat lagun ertzain-etxearen ondoko Gernikako Arbola parkean.
39 urteko gizonezko bat atxilo eraman zuen igandean Ertzainak bikotekidea autotik indarrez bota eta abiada handian gidatzeagatik; Iparralde etorbidean, Irungo Ertzain Etxearen ondoan izan ziren gertakariak.
Atzo Martxoak 8 plazan bildu ziren hondarribiarrak 'Indarkeria sexistarik ez. Aski da!' lelopean.
Txingudi Anti-Sexista (TAS) plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean, pasa den igandean Geltoki kalean izandako eraso sexista salatzeko helburuarekin. Taldeko kideek adierazitakoaren arabera, "TAS plataforma, desagertzeko helburuarekin jaio zen, desagertzerakoan kontzentrazioak beharrezkoak ez direla esan nahiko duelako". Hala eta guztiz ere, "tamalez, beste behin, Erasorik ez erantzunik gabe leloa azpimarratu nahi dugu. Emakume bat erasotzen dutenean guztiak garelako erasotuak".