Emeki elkarteak antolatutako Emakumeen Pala Txapelketaren 7. edizioaren finala 10:00etan hasi da. Giro aparta sortu da Hondarribiko frontoian.
Bigarren jardunaldiko garaile nagusiak izan ziren Lucia Elizondo eta Saioa Altzaga. Lehia estua izan zuten Loiola Zuazu eta Aloña Zabalarekin kontra.
Ainhoa Moron Lasa eta Idoia Karrera Etxebeste irundarrek osatutako bikotea izan zen lehen jardunaldiaren garaile.
Soroeta pilotalekuan jokatuko dituzte partidak, finalekoa izan ezik, Jostaldin izango baita.
Emeki elkarteak Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Emakumeen astearen baitan antolatu zen, eta kasu honetan, Hondarribiko Pilota eskolaren laguntza izan zuten ere.
VII. Pala Txapelketaren finala 10:00etan jokatuko da. Jaialdia, berriz, 16:00etan hasiko da. Jostaldi pilotalekuan izango dira biak.