Hondarribiko Ostalari Elkarteak antolatutako Dastatze eta Elkartze Afarien zortzigarren ekitaldian bi jarduera berezi egingo dituzte gastronomia maite duten gazteentzat. Alameda jatetxean, gaur, eta Abarkan datorren asteazkenean, bi afari egingo dituzt...
Etzi hasi eta hilaren 25era arte Dastatze eta Elkartze Afariak izeneko egitasmoaren zortzigarren ekitaldia egingo dute Hondarribiko bederatzi jatetxetan. Hondarribiko Ostalari Elkarteak adierazi duenez, berritasun bat gehitu dute aurten: 30 urtetik beherako herritarrentzat, 30 euroko bi afari egingo dituzte, hilaren 16an eta 23an, Alameda eta Abarka jatetxetan. Bi horiez gain, Sebastian, Sugarri, Laia, Batzoki, Enbata, Jaizkibel hotela eta Arroka Berri jatetxeek parte hartuko dute aurtengo egitasmoan. Bederatzi jatetxe Sugarri eta Sebastian jatetxeek irekiko dute gastronomia egitasmoa, ostegunean eta ostiralean hurrenez hurren. Sebastian jatetxeak lehenengoz parte hartuko du sukalde arteko jaialdian. Hilaren 10ean eta 11n, Abarka eta Laian egingo dituzte hurrengo bi afariak, eta azaroko hirugarren astean, hiru afari egingo dituzte Batzokin, Enbatan eta Jaizkibel hotelean. Jardunaldiak Arroka Berri eta Alameda jatetxeek itxiko dituzte. Jatetxeek prezio berezia jarriko dute afarietarako, 50 eurokoa hain zuzen.