Gainezka egin zuen ostiralean Bekoerrotak Allerruren 50. urteurrenaren ospakizunaren harira. Sutargi, Aiton Borda, Atzeko Ate eta Parrokiko abesbatzek bat egin zuten eta haiek zabaldu zuten urteurrena ospatzeko ekitaldi ofiziala. Harmailak beterik, txaloka jarraitu zuten ikusleek Allerruren himnoa jo eta abestu zutenean. Lezoarrekin batera izan ziren Errealeko jokalari Elustondo eta Canales, Gipuzkoako Futbol Federazioko Presidentea Juan Luis Larrea,bertako idazkaria, Patxi Gabilondo, eta udalaren izenean Ainhoa Zabalo alkatea eta Mikel Arruti zinegotzia. Ekitaldiaren barruan Allerruren ekipazio berria eta taldearen ikur berria ere aurkeztu zituzten. Allerruren lehen garaietara jo zuten, bestalde, Lezoko elkartearen historia egiteko. Ondoko bideoan Manchester City taldeko jokalariak agertzen dira, Allerru zoriontzen. http://youtu.be/WiVye28xono