
Ekintza Plana duela hilabete jarri zen martxan, eta hartutako neurriez gain, Segurtasunerako eta Bizikidetzarako Ituna idazten ari da honen baitan udal gobernua.

Lan mahai bat sortu du udalak, hirian "delituek gora" egin dutela argudiatuta. Bertan, neurri desberdinak hartuko dituzte "segurtasuna eta bizikidetza" ziurtatzeko, eta jada bi erabaki hartu dituzte: hamar zaintza kamera gehiago jartzea hirian zehar eta udaltzaingo lantaldea handitzea.

Udaltzaingorako ordezkariak, Cristina Labordak, "ontzat" jo du albistea, eta lorpen hau lan mahaiaren emaitza dela adierazi du.