
Parte hartzaileek 21.097 metro burutu zituzten. Donibane Lohitzuneko Folch plazan hasi eta Hondarribiko Arma Plazan bukatu zen lasterketa. Bidean haize bolada handiei eta euriari aurre egin behar izan zieten.

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligak aurrera darrai, eta larunbatean lehiatuko da bigarren estropada Bidasoa ibaian, 14:30etan.

Lasterketa urriaren 23an izango da eta 21km burutu beharko dituzte lasterkariek. Bertaratzeko autobusak, kontsignak, dutxak edo aldagelak egongo dira parte hartzaileen eskura.