
Herriko dantza elkarteek ikasturte amaierako emanaldiak eskainiko dituzte. Hitzordu guztiak Itsas Etxean izango dira.

Herriko dantza eskolek beren urte osoko lanak erakutsiko dituzte hil honetan Itsas Etxea Auditoriumean. Sarrerak 3 euroan izango dira.

Pilar Peña Dantza Eskola, Gym Jazz Kuki Garcia eta Carlos Zapirain Dantza Akademiako ikasleen saioak jasoko ditu Itsas Etxeak.