Josu Cariñena Arbelaitz jende askorengatik Hazia tabernako kudeatzaile moduan da ezaguna, baina 45 urteko militantzia ibilbidea utzi du atzean. Nagusiki, LGTBI+ pertsonen ikusgarritasunaren defentsan aritutakoa da.
EHGAM edota ezker abertzaleko militante "konprometitua" izan zen Cariñena. Hazia herriko tabernako arduradun eta langilea izan zen 22 urtez.
Hendaiako Sokoburuko aparkalekuan egingo dute omenaldia. Hilaren 22an izango da, 11:30ean.