EAJk egindako irakurketari erantzun dio EH Bilduk Biteri kalean egiten ari diren obren gainean, eta gezurretan ari dela esan du: "Gai honen inguruko lehen aipamena hirigintza batzordean egin zitzaien, duela ia bi urte 2012 irailaren 11n. Batzorde horretan zeuden ordezkari politikoetako batek ere ez zuen ezer adierazi".