
40 urteko emakume bat hil da Donostia ospitalean, atzo arratsaldean hainbat kolpe zituela erietxeratu eta gero. Ertzaintzak bikotekidea atxilotu du, baina ez du adierazpenik egingo autopsiaren emaitzak jakin arte. Elkarretaratzea deituta zeukan 19:30erako Errenteriako Udalak, baina OARSO BIDASOKO HITZA-ri jakinarazi dionez, bertan behera utzi du.